Legazpiarrak Hegialde auzoko jaiak ospatzen ari dira
Legazpin Hegialde auzoko jaiak ospatzen ari dira. Goizean xake txapelketa, txu-txu trena eta errondailaren emanaldia egon dira. Ondoren, paella jana egin dute sahararren aldea. Arratsalderako goitibeherak eta dantza saioa antolatu dituzte. 20:30etik 21:30era eta 00:30etik aurrera Jamaica Show orkestrak joko du. Bihar ere ekitaldiak egongo dira. Horra hor biharko egitaraua.
Igandea
- 10:30. Meza Domingo Agirre ikastetxeko jangelan.
- 12:30-14:30. Txu-txu trena.
- 16:00. Hegialde elkarteko boluntarioek haurrentzako eta helduentzako jolasak antolatuko dituzte.
- 18:00. Herri kirolak.
- 19:30. Buruhandiak eta trikitilariak auzoko kaleetan.
- 21:00. Ogitartekoa ,eta su artifizialak ikustera.
- 22:30. Su artifizialekin amaituko dira jaiak. Adi, aurtengoan aurreko urteetan baino goizago izango dira.