Loinatz abesbatzak irabazi du Beasaingo sukaldaritza lehiaketa
Beasaindarrak Loinatz jaiak ospatzen ari dira. Gaur eguerdian sukaldaritza lehiaketa egin dute. Bederatzi elkartek parte hartu dute: Jesus Larrañaga, Alfil, Aitz-Zorrotz, Jazpana, Aizkorri, Usurbe, Murumendi, Batzokia eta Loinatz abesbatza.
Patatak garrantzi erara eta haragi-bolak egin dituzte. Lehen plater onena Loinatz elkarteak egin du eta bigarren plater onena Batzokiak. Sailkapen nagusia Loinatz abesbatzak irabazi du.