Olaberria, Herriarteko txapeldun
Seigarren aldiz irabazi du, palan. Deba hartu du mendean, zortzigarren finalean.
Olaberriak historia egiten jarraitzen du. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, palako modalitatean txapeldun da. Finala atzo arratsean jokatu zuen, Debako taldearen aurka, Donostian, Altzako pilotalekuan. Seigarren txapela jantzi du Olaberriak, jokatu duen zortzigarren finalean.
Finaleko bi partidetatik lehenengoan, paleta larruz, aise menderatu zuen Olaberriak Deba: 35 eta 15. Xabier Berasategik eta Jose Manuel Garridok jokatu zuten Olaberriaren taldean, Imanol Etxeberriak eta Aritz Aristik Debarenean. Debak hirugarren finala zuen.
Alde horrekin, pala motzeko partidari ihes egiten ez uztea nahikoa zuten, ondoren, Garikoitz Arrietak eta Imanol Olaranek (Mikel Lopez-Manez Beitia aurkari). Baina beren lana txapeldun gisan burutu zuten. Partida ez zen bukatu, hala ere. 34 eta 32 Olaberria aurretik zela, Debako Mikel Lopezi pilotakada batek kokotsean eman zion, eta zauria ireki zion.
Debak erretiratu beharra izan zuen, eta bertan behera utzi zuten hantxe finaleko bigarren neurketa. Olaberria aurretik zen, eta txapela janzteko beharrezko beharrezko puntuak batuta zeuzkan jada (40ra zen pala motzeko partida).
Markagailua:
-Paleta larrua:
Xabier Berasategi-Jose Manuel Garrido (Olaberria), 35
Imanol Etxeberria-Aritz Aristi (Deba), 15
-Pala motza: (*partida ez zen 40raino iritsi, Debako pilotari batek min hartu zuelako)
Garikoitz Arrieta-Imanol Olaran (Olaberria), 34
Mikel Lopez-Manez Beitia (Deba), 32