Oier Ibarguren garaile Loinatz Proban
Taldekako saria Goierri TB-k irabazi du.
Lehendakari Txapelketako 23 urtez azpikoen Beasaingo Loinatz Proba Baque taldeko Oier Ibargurenek irabazi du, Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Laboral Kutxako Iker Ballarini esprintean irabazita. 3. eta 4. postuak ere Goierriko taldeko txirrindularientzat izan dira: 3. Eneko Aramendia izan zen eta 4. Xabier Berasategi.
Goierriko txirrindulariek lan ona egin du Beasaingo proban eta lanak saria izan du, taldekako saria Goierriko TB-rentzat izan baita.