Omenaldi hunkigarria egin diote 'Arritta'-ri
Duela urtebete hil zen Iñaki Muxika gogoan izan dute Loinatz Jaietako azkeneko egunean. I. Gipuzkoako aizkora txapelketa Larrañagak eta Otaegik irabazi dute.
Aurtengo Besaingo Loinatz Jaietako azkeneko ekitaldia, emozioz betetakoa izan da. Duela urtebete hil zen Iñaki Muxika ‘Arritta’ omentzekoa izan baita, joalduanek, dantzariek, Mari Domingik eta herri kirolariek bat eginda.
Jarraian, herri kirol jaialdia jokatu zen – iaz arte, berak antolatzen zuena–. Iñaki Muxikaren omenezko I. Gipuzkoako Aizkolarien txapelketa jokatu zen. Lehia estua izan zen, eta azkenean, Mikel Larrañaga eta Joseba Otaegi izan ziren irabazle (23:21); bigarrenak Ugaitz Mugertza eta Xabier Zaldua (23:42) izan ziren; eta hirugarrenak Iñaki Azurmendi eta Julen Alberdi (24:01).