Beasaingo herriguneko Oria ibaiaren zatia garbitu dute

Loinatz jaien ondoren, Oria ibaia garbitu dute, herrigunearen eremuan. Beasaingo udalak deituta, guztira hamabost lagun aritu dira ordubete pasatxoko zabor biltze lanetan: bederatzi gazte, Elena Ruiz gazteria arloko zinegotzia, Rosa Aurkia Agenda 21eko arduraduna eta zerbitzuetako lau langile.