Hiru Txilipurditan zirku eskolak ikuskizuna egingo du Ataunen
Bihar izango da emanaldia, arratsaldez, Ataungo Herri Antzokian. Ikasleen lanez gain, La Fem Fatal konpainia kataluniarrak ere parte hartuko du.

Ikasturte bukaerako emanaldia bihar egingo du Ataunen Hiru Txilipurditan zirku eskolak. Herri Antzokian izango da ikuskizuna, 18:30ean hasita. Ikasleen saioen tarteetan jarduteko La Fem Fatal zirku konpainia katalaneko Asvin Lopez eta Toni Gutierrez artistak gonbidatu dituzte.