June Amundarainek jaso du Legazpiko maiatzeko egutegiaren saria
Udalak argitaratzen duen egutegian, maiatzari dagokion orrialdean, agertzen den zuhaitza magnolia dela asmatu du
Maiatzeko egutegiko orrialdean ageri den zuhaitza Santa Kruz egoitzako lorategian dagoen magnolia da. Udalak egin ohi duen lehiaketako irabazlea June Amundarain izan da. Guztira 66 erantzun jaso dituzte eta haien artean zozketa egin dute. Amundarainek 50 euroko sari bonua irabazi du. Martxan da jada ekaineko zuhaitzari dagokion lehiaketa.