Oiharte sagardotegiak botilako uzta berria aurkeztu du
Oiharte sagardotegiak 2018ko botilarako uzta aurkeztu du. Etxeko sagardoaz gain, Euskal Sagardoa izendapenekoa, Ama apardun sagardoa eta Izotzezko sagardoa ere badituzte.
Zeraingo Oiharte sagardotegiak botilarako 2018ko uzta aurkeztu du. Oiharteko sagardoaz eta Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko barietateez gain, Ama apardun sagardoa eta Izotzezko sagardoa ere eskaintzen dituzte, besteak beste.
Bertako sagastiak bisitatutz hasi zuten aurkezpena, izan ere, “sagasti hasita euskal sagardoari bere garrantzia” eman nahi diote. Barietate ezberdinen eta ekoizpen modu ekologikoen aldeko apustua egin dute horretarako. Behin sagardotegian, bertako produktuen dastaketa egin dute, Mikel Garaizabal enologoak gidatuta.