Loinatz Jaiei buruzko iritzia emateko aukera dago
Beasaingo Udalak jaien inguruko iritzia eskartu die herritarrei. Inkesta baten bidez, jai giroaren, parte hartzearen, kontzertuen nahiz kirol eta umeentzako ekitaldien inguruan galdetu dute.
Loinatz Jaiak bukatu berri direnean, Beasaingo Udalak festen balorazioa egiteko herritarren iritzia jaso nahi du aurten ere. Horretarako, udalaren webgunean inkesta betetzeko aukera dago jarri du, galderei 1etik 5era arteko puntuazioa emanez, eta iradokizunak eginez.
Besteak beste jaietako giroaren eta parte hartzearen inguruan galdetzen dute, baita umeentzako ekitaldien, kirol, kontzertu nahiz ikuskizunen inguruko iritzia ere.