Sukaldean Sortzaile lehiaketako finalean dira Ekhi Mate eta Axier Olano, legatz betearekin
Basque Culinary Centerrek gaztetxoentzat antolatu duen Sukaldean Sortzaile lehiaketako finalean sartu dira Ekhi Mate eta Axier Olano beasaindarrak, legatz betearen errezetarekin. Bihar dute finala:
Basque Culinary Centerrek gazteentzako 2. sukaldaritza lehiaketa antolatu du, 12-14 eta 15-17 urte arteko gazteentzat. Aitona-amonen errezetak oinarritzat hartuz, errezeta berriak asmatzea izan dute helburu. Goierriko hiru taldek hartu dute parte eta 12-14 urtekoen mailan Andramendi Ikastolako Ekhi Matek eta Axier Olanok aurkeztutako errezeta legatz betea finalera iritsi da. Bihar, 10:30ean, Basque Culinary Centerren, bideoan jasotako errezeta egin beharko dute; hiru finalista izango dira.