2019/6/14

Etxegabetzeak

Etxegabetze bat saihesteko elkarretaratzea egiten ari dira Zumarragan

Kaleratzeak STOP plataformak deituta, Santander banketxearen aurrean bildu dira eguerdian. Bost senideko familia bat etxetik kaleratu dezakete asteazken honetan.

Mikel Alberdi (Zumalakarregi museoa)

«Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen»

Agosti Xaho abertzaletasunaren aitzindaritzat du Alberdik. Liburu batean jaso dituzte ekintzaile zuberotarrak karlistaldiaz idatzitakoak, eta aitortza egingo diote gaur, Zumalakarregi museoan.

Julen Aperribai

Starblues: erronka berriak eta agurrak

Starblues taldeaa bigarren diskoa prestatzen ari da, eta urrian grabaketa estudiora joatea da asmoa. Baina taldekide berria dute eta lanak ongi egin nahi dituztenez, lasaitasunez hartuko dute. Izan ere, Urko Ruiz de Apodaka baxu joleak taldea utziko du.

ariane vierbücher
Udalen osaketa

Goierriko 22 udal bihar osatuko dituzte, ezustekoen jokorik gabe

Udala eratzeko batzarra egiten goiztiarrenak Gaintzakoak izango dira, 09:00etan, eta berantiarrenak Gabiriakoak, 18:30ean. Alkateak bozketa bakarrean hautatuko dira herri guztietan. Orain artekoetatik 12 aldaketa egongo dira alkatetzetan.

'Harriak: Barru, barren, barrene' erakusketa, Arriarango urtegian

Nestor Basterretxearen eskulturaren barrua aukeratu dute artelanak erakusteko. Gaur da inaugurazioa. Bihar geo ibilaldia egingo dute urtegiari itzulia emanez

Gaztetxearen 17. urteurreneko ospakizunak, bete-betean

Herriko musikariek emanaldia egingo dute bihar. Datorren ostegunean Balentin Tramonen 'Miguel Lopez de Legazpi' fanzinea aurkeztuko dute.

Herri oso bat izate bakarrean

Beasarkada erraldoia antolatu dute Ordizian datorren ostegunerako, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta. Egoera salatu nahi dute, eta "ongi etorriak" direla azpimarratu.

Hiru musikariren laukotea

Lazkaoko Harizti parkean egiten ari diren kaleko kontzertuetan, Fredi Pelaezen FMA Trio jazz taldeak joko du bihar.

Sukaldean Sortzaile lehiaketako finalean dira Ekhi Mate eta Axier Olano, legatz betearekin

Basque Culinary Centerrek gaztetxoentzat antolatu duen Sukaldean Sortzaile lehiaketako finalean sartu dira Ekhi Mate eta Axier Olano beasaindarrak, legatz betearen errezetarekin. Bihar dute finala:

l. agirre

Amateurren Gipuzkoako txapela Ataungo lasterketan ebatziko da

Ataungo 55. San Martin Proba jokatuko dute bihar, elite eta 23 urtez azpikoen mailan. 136 kilometroko lasterketa izango da, plaza inguruan hasi eta bukatuko dena.

Maiatzeko irakurzaletasunaren saria, Lierni Agirrerentzat

Martxotik maiatzera bitartean egindako 'Irakurri, gozatu, oparitu' kanpainan 60 lagunek hartu dute parte Beasainen; horietatik, 49 emakumezkoak izan dira eta 11 gizonezkoak.

Legazpiko Zinekluba bestelako elkarteekin elkarlanean arituko da

Hurrengo ikasturterako proiektu berri bat mamitzen ari dira. Ekainaren 20an bilera egingo dute elkarteekin. Zinekluba hauspotu nahi dute elkarteek proposatutako film emanaldiekin

Eñaut eta Unai Agirreren 'Auskalo zeinek jarriak' bertso musikatuak

Bertso musikatuen saioa egingo dute Agirre anaiek gaur Igartzan, 'Auskalo zeinek jarriak' emanaldian.

l. agirre
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa