Hiru musikariren laukotea
Lazkaoko Harizti parkean egiten ari diren kaleko kontzertuetan, Fredi Pelaezen FMA Trio jazz taldeak joko du bihar.
Fredi Pelaez lazkaotarrak (Hammond organoa), Mikel Saratxok (gitarra) eta Ander Hurtado de Saratxok (bateria) FMA Trio jazz laukoteak kontzertua egingo du bihar, hilak 15, Lazkaoko Harizti parkean (20:00). Pelaezen organoak baxu lana ere egiten du, eta horregatik laukote izaera. Euria ariko balu, saioa Arerian izango da.