Ekhi Matek eta Axier Olanok prestatutako legatz betea, irabazle
Basque Culinary Centerrek gaztetxoentzako antolatu duen Sukaldean Sortzaile sukaldaritza lehiaketaren bigarren edizioa irabazi dute bi beasaindarrek. Bideoan grabatuta bidali zuten proposamena finalerako aukeratu zuten epai-mahaikoek, eta gaur jokatu dute finala.
Beasaingo Ekhi Matek eta Axier Olanok irabazi dute Basque Culinary Centerrek gazteentzako antolatu duen Sukaldean Sortzaile lehiaketaren bigarren edizioa, 12-14 urtekoen mailan.
Aitona-amonen errezetak oinarritzat hartuz, errezeta berriak asmatzea izan dute helburu lehiaketa honetan. Errezeta moldatu eta prestatu egin behar zuten partaideek lehen fasean, eta prozesua bideoan jasota, sukaldeansortzaile.www webgunera igo. Bideo guztien artean hiru finalista aukeratu ziren, eta horien artean ziren Beasaingo Andramendi Ikastolako Ekhi Mate eta Axier Olano. Finala gaur jokatu dute, Basque Culinary Centerren bertan, eta aurkeztutako errezetak egin behar izan dituzte. Beasaindarrena izan da platerik onena.
Matek eta Olanok Basque Culinary Centerrek antolatutako Culinary Camp 2019 nazioarteko kanpamendu gastronomikoan parte hartzea irabazi dute.