Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain, Goierrin osatu diren lehen udalak

Altzaga,Arama,Beasain,Gaintza
Politika

Maiatzaren 26ko udal hausteskundeen ondoren, gaur, ekainak 15, da udalak osatzeko eguna Goierrin. Bat izan ezik, gainerako 21 herri goierritarrek goizean zehar dituzte tramite hori burutzeko hitzorduak. Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain izan dira goiztiarrenak. Itsason ez da gaur eratuko udala, datozen lau urteetan herria gidatuko duen batzordea aukeratuta badaukate ere, foru aldundiak izendatu behar duelako.

2019/06/15
Tere Madinabeitia

Goizean zehar dira Goierriko 22 udalen osaketarako hitzordu gehienak, eta Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain izan dira goiztiarrenak zeregin horretan. 

Gaintzan 09:00etan zen hitzordua udaletxean, eta ohiko tramiteak beteta, Gaizka Balerdik hartu du alkatearen aginte makila, Ignacio Javier Garmendia, Auritz Aurtenetxe, Uxue Irastortza, eta Andoni de Castro lagun zituela, guztiak Gaintzako Herria taldekoak.

Gaizka Balerdi, gaintzako alkatea

Altzaga izan da hurrena. 09:30ean elkartu dira hauteskundeetan aukeratutako hautagaiak eta hainbat herritar, eta ekitaldi xume eta azkar baten ondoren, Altzaga Denok Elkarrekin taldeko Maite Garmendia izendatu dute alkate, herria gobernatzeko lanetan talde bereko Harritxu Muxika eta Asensio Urretabizkaia eta Altzagako Artea Taldeko Iñigo Olano eta Mitxel Arizkorreta –lehengo alkatea– izango dituela. Alkate makilaren ordez, udaletxeko giltzak trukatu dituzte Arizkorreta alkate ohiak eta Garmendia alkate berriak.

Altzagan udaletxeko giltzak trukatu dituzte lehengo alkate Mitzel Arizkorretak eta Maite Garmendia alkate berriak

Ordu erdi beranduago izan da bilera Aramako udaletxean. Han elkartu dira maiatzaren 26ko bozketetan aurkeztu ziren bi zerrendetatik herritarren botu gehien jaso zituzten hautegaiak. Luis Garmendiak, Imanol Arangoak, Ion Barbadillokk, Iker Irribarriak eta Unai Galparsorok karguari zin egin diote eta ondoren Luis Garmendia izendatu dute Aramako alkate berria; ez da bozketarik behar izan; aurrez adostuta ekarri dute zinegotzi berriek alkatearen izendapena. Asier Unanuek, berriz, ezin du zinegotzia izan, baina gobernu taldean lan egingo du. 

Aramako alkate Luis Garmendia (4.a ezkerretik hasita) eta zinegotziak

Aramako ordu berean, 10:00etan, zen hitzordua Beasaingo udaletxean, eta Aitor Aldasoro hautatu dute alkate han. Ekitaldi jendetsuagoa izan da hemen, baita udalbatza bera ere, 17 zinegotzi dira eta guztira hautatutakoak: Aitor Aldasororekin batera, Leire Artola, Malu Valles, Xabi Matarranz, Elena Ruiz, Edorta Diaz, Jon Olano, Aitor Ugartemendia, Amets Arrospide, Nekane Zaldua (EAJ); Nerea Manzisidor, Hasier Agirre, Yoli Hernandez, Maddi Imaz, Mikel Olano, Eva Alvarez, Angel Redondo (EH Bildu). Nekane Zalduak izan ezik, guztiek egin diote zin karguari. Zalduaren ordez Ainara Aiestaran izango da udalbatzako kide, baina gaur ez da izan bileran. Alkate makila hartu ondoren, hitz batzuk esan ditu Aldasorok, baita bertso bota ere. 

Beasaingo udalbatza berria, erdian Aitor Aldasoro alkatea dela

Aitor Aldasoro Beasaingo alkatetzaren kargu egin den unean

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut