Ordiziako Urdaneta eskola publikoak ikasturte amaierako jaia du gaur
Ordiziako erdigunean eskola umeak dira jaun eta jabe atzo arratsaldetik, herriko bi ikastetxeen ikasturte amaierako jaiak direla eta. Atzo Jakintza ikastolakoen arratsaldea izan zen, eta gaur, Urdaneta eskola publikoaren eguna.
Plaza Nagusia eta inguruak izan dira Urdanetako ikasleen bilgune goizean, bertan egin diren tailerrak, jolasak, aurpegi margoketak eta abar tarteko; gotibehera jaitsiera ere egin dute. Eguerdian bazkarian elkartu dira denak Beti Alai pilotalekuan, 650 lagun inguru. Paella erraldoia prestatu dute bazkaltzeko, ikastetxeko komunitatearen aniztasuna errespetatuz eta arraza eta sinesmen ezberdinak kontuan hartuz.
Goizeko ekintzetan jasotako irudiak hemen ikusgai: