Mundu osoko herrialdeetako zaporeak
Senegal, Mexiko, Bulgaria... hamaika herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan dute goizean Ormaiztegin izan direnek: kulturarteko gastroazoka antolatu dute.
Kulturarteko gastroazoka antolatu dute Ormaiztegin: besteak beste, Senegal, Mexiko eta Bulgariako jakiak dastatzeko aukera izan dute bisitariek. Hainbat herrialdetako pertsonak bildu dira Ormaiztegiko Muxika plazan, eta euren kulturetako jakiak prestatu dituzte. Festaren helburua, herriko kultur aniztasuna ezagutzera ematea da.
Hirugarrenez egin dute gastroazoka, eta horrek bere arrakasta islatzen du. Azoka antolatzeko, herritarren parte-hartzeaz gain, Zumalakarregi Museoaren eta Udalaren lankidetza ere funtsezkoa izan da. Ormaiztegiko ekain kulturalaren baitan antolatu dute gastroazoka.