Euskadiko padel txapeldun goierritarrak
Padel Indoor Goierri taldeko Aimar Lopez eta Ekaitz Tato alebinetan, eta Julen Diez eta Eneko Arija infantiletan irabazle izan dira.
Padeleko Euskadiko txapelketak jokatu dira asteburuan Laukarizen. Padel Indoor Goierri taldeko Aimar Lopez eta Ekaitz Tato izan dira txapeldunak alebinetan, Julen Diez eta Eneko Arija infantiletan. 40 + beteranoen mailan, Juan Luis Huerta eta Cristobal Vega txapeldunordeak izan dira.