Zeraingo udal langileek elkarretatzea egin dute "Joxean udal langilearen eskubideen defentsan"
Zeraingo udal berria osatzeko bilkura garaian egindako elkarretaratzean, "Zeraingo Udal Gobernuari hausnarketa sakona egin dezala" eskatu diote.
Joan den larunbatean, udal berria osatzeko bilkura garaian, Zeraingo udal langileek elkarretaratzea egin zuten Zeraingo udaletxeko atarian, Joxean udal langilearen eskubideen defentsan zioen pankarta eskuan hartuta. Zeraingo Udal Joxeanen lankideek Hitzari bidalitako oharraren arabera, “Joxean Etxabe lankidearen lan eskubideei uko egin die Zeraingo Udalak. Oraingoan, kaltetu zuzena Joxean da, eta bihar? Egoera honek oso kezkatuta gauzka, eta herri giro txarrean lan egitea gogorra bada, orain lan giro honekin erabat okertzera dijoa. Zeraingo Udal Gobernuari hausnarketa sakona egin dezala eskatzen diogu gai honen inguruan”.
Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie, “Joxean eta bere lankideen partetik zuen babesa adierazi diguzuenoi eta Udal Osaketako bilkura irteeran guregana elkartu zinatenoi”.