Ikasturte amaiera, dantzan
Beasaingo Loinazpe ikastetxeko ikasleek aurreskua eta txapelua dantzak egin dituzte ikastetxean eta herriko hiru plazetan.

Ikasturteari amaiera emateko, gaur goizean, Beasaingo Loinazpe ikastetxeko DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ikasturtean zehar ikasitako dantzak egin dituzte; DBH 1ekoek AURRESKUA eta DBH 2koek TXAPELUA, hain zuzen ere.
Lehen saioa ikastetxeko patioan egin dute eta, jarraian, Beasaingo 3 gune ezberdinetan egin dute dantza: Udaletxe aurrean, Erauskin plazan eta Bideluze plazan.