Urrezko domina Oiharte eta Tximista sagardotegientzat
Gipuzkoako foru aldundiaren sagardo lehiaketan banatutako sei urrezko dominetatik bat jaso du.
Gipuzkoako foru aldundiak antolatutako XVIII. Sagardo Lehiaketan urrezko dominak banatu ditu, sei guztira. Goierriko bi sagardotegi daude sarituen artean, Zeraingo Oiharte eta Ordiziako Tximista. Lehiaketa bera, Tolosako Isastegi sagardotegiak irabazi du.