Narama abesbatzaren eta harizko orkestraren kontzertua gaur, Beasainen
Narama abesbatza eta harizko orkesktra elkarrekin ariko dira gaur, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Ostegunean Loinatz Musika Eskolakoak ariko dira, Igartzan.
Narama abesbatza eta harizko orkestra elkarrekin ariko dira gaur, 19:30ean, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Harizko orkestrak J.B. Lullyren Le Bourgeoisen gentilhome joko du. Narama abesbatzak, berriz, Lau haizetara, Baionatik Bilbora, Alargunen dantza, Bi bihotz eta Mundua biltzen duen oihartzuna abestuko dituzte.
Amaieran, Naramakoek Benito Lertxundiren Udazken koloretan, Ruper Ordorikaren Sagarrondo bati seaska kanta eta Martin Larralde, Therry Biscaryren Larrean amoroski eta J.M. Iparragirreren Trapu zaharrak kantak abestuko ditu Xabier Sarasolaren zuzendaritzapean, eta Arantxa Gastesi piano jotzailearen eta Unax Aldanondo saxofoi jotzailearen laguntzarekin.
Musika Eskolako ikasleak, Igartzan
Ostegunean, bestalde, Loinatz Musika Eskolako ikasleen txanda izango da. Igartzako jauregian elkartuko dira, 19:30ean. Hamasei kantu eskainiko dituzte taldeka, bikoteka edo banaka.