EHUko Udako Ikastaroa, hilaren 27an Beasainen
'Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian' gaia landuko dute Iñaki Zabalo Goierriko Herrien Ekintza Fundazioko zuzendari nagusiaren gidaritzapean. Izena eman daiteke.
Beasaingo Igartzako jauregiak EHUko Udako Ikastaro bat hartuko du hilaren 27an, 08:45 ean: Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian. Iñaki Zabalo Goierriko Herrien Ekintza Fundazioko zuzendari nagusiaren gidaritzapean, fabrikazio gehigarriak industrian duen eragina aztertuko dute. Ekitaldiko lehen atalean, industria mailan fabrikazio gehigarrirako joera eta berrikuntzak azalduko dira, arrakasta kasuak erakutsiz. Bestalde, Goierri Eskola eta IK4 Lortek zentro teknologikoak bisitatuko dituzte. Izena eman behar da EHUren Udako Ikastaroen webgunean.
Fabrikazio Gehigarriko teknologiek geroz eta eragin handiagoa dute hainbat sektore industrialetan, hauek negozio eredu berriak sortzeko aukera eskaintzen dituzte, prozesu, makina eta profesionalentzat. Fabrikazio Gehigarriak produktu berritzaileak lortzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, elementu pertsonalizatuak, ingurumena zainduz eta energia aurrezteko aukera desberdinak izanik. Ikastaro honetan, Fabrikazio Gehigarriko teknologien eragina, prozesu desberdinen xehetasunak eta diseinuko hainbat kontzeptu landuko dira. Industrian aplikatutako hainbat kasu praktiko arrakastatsuak azalduko dira.
Ikastaro honetan fabrikazio gehigarri metaliko eta polimeriko industrialetan erabiltzen ari diren prozesuen azalpena emango duten sektoreko bi adituk. Ekitaldiko lehen atalean, industria mailan Fabrikazio Gehigarriko joera eta berrikuntzak azalduko dira arrakasta kasuak erakutsiz. Egunean bertan Goierri Eskola eta IK4Lortek zentroa teknologikoak bisitatuko dira, bertan instalazio, makinak eta garatutako teknologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango delarik.