Txistu doinuarekin hasi dira Segurako San Joan jaiak
Zopa Pertzaren jaitsieraren ondoren, Kriseilu Txistulari Taldekoek irakurri dute pregoia. Hilaren 25era arte luzatuko dira San Joan jaiak Seguran.
Eguraldi ona lagun, indartsu eta alai hasi dira aurtengo San Joan jaiak, eta asteartera bitartean, festa giroa nagusituko da Seguran. Zopa Pertzaren jaitsieraren ondoren, eta txistuaren doinua nagusi zela, Kriseilu Txistulari Taldekoek pregoia irakurri dute, mozorroz betetako plazan.
Aurretik, ordea, lagun arteko futbol txapelketako finalak jokatu dira. Nesketan Pitxi Patxa taldeak 1-0 irabazi dio 3 Maila taldeari; mutiletan, berriz, Lokal Gunersek 5-1 Segurs Blacks taldeak.
Festa hasi besterik ez da egin Seguran. Bihar kuadrilla eguna eta igandean umeen eguna izango da.