Usurbe elkarteak 100. urteurrena ospatuko du bihar
Iturralde plazan sagardo kupela eta argazki erakusketa jarriko dute 12:00etan; ondoren, bazkaria egingo dute.
1919an sortutakoa da Usurbe elkartea; Beasaingo lehenengo elkartea izan zen. Zubimuzu plazako etxean sortu zuten Donostiatik Beasainera bizitzera etorritako lagunek, euren topagune izateko helburuarekin; gaur egun, Joan Iturralde plazan dago. Sorrerako data zehatzik ez badago ere, bihar ospatuko dute bazkideek mendeurrena. Bideluze plazan sagardo kupela eta mokadutxoa jarriko dute 12:00etan, eta ondoren, elkartean bertan bazkaria egingo dute. Argazki erakusketa ere jarriko dute.