Haurren eguna ospatu dute Seguran

Seguran San Joan jaietan bete betean sartuta daude, eta gaur haurren txanda izan da: umeen eguna ospatu dute. Goizean goiz hasi dituzte haurrei zuzendutako ekintzak: 10:30ean umentzako krosa eta jolasak egin dituzte, eta 12:00etatik aurrera Kilkir txaranga herrian barrena ibili da. 14:00etan, haurren bazkaria egin dute frontoi zaharrean.
Arratsaldean ere beste hainbat jarduera antolatu dituzte umeentzat: bazkalostean Tor magoak ikuskizuna eman du, eta 18:00etan haurren danborrada egin dute, berriz ere, Kilkir txarangarekin. 23:00etan egingo dituzte, azkenik, San Joan sua eta akelarre herrikoia.