Olaberrian II. Haur Krosa egin dute
Olaberriko San Joan festen harira, Olaberriko II. haur krosa, eta zinta lasterketa antolatu dituzte gaur, besteak beste.

Olaberriko San Joan jaien harira, herriko II. haur krosa antolatu dute, eta segidan, zinta lasterketa egin dute. Hiru mailatan banatu dute lasterketa: 3 eta 6 urte artekoak, 6 eta 9 urte artekoak, eta azkenik, 9 eta 12 urte artekoak. Gazteenek itzuli bat eman diote elizari, bigarren taldekoek bi itzuli, eta helduenek hiru bira eman dizkiote.
Helduentzako ekintzak ere antolatu dituzte: haur krosaren ondoren, helduentzako kros mixtoa egin dute, esaterako. Gauean, azkenik, suaren inguruan bilduko dira herritar guztiak. 22:30ean asiko da ospakizuna, eta dantzariak eta txalaparta jotzaileek jarriko dute giroa.
Olaberriko II. Haur Kroseko sailkapena:
– 3-6 urte
1. Eneko Agirre
2. Intza Ojanguren
3. Joar Cuadrado
– 6-9 urte
1. Haritz Maiora
2. Amets Zabala
3. Xanet Aranburu
– 9-12 ute
1. Markel Amoztegi
2. Intza Arrondo
3. Arkaitz Maiora