Musika tailerrean izena emateko deia egin dute Ataunen
ATAUN // Eneko Dorronsoro musikariak musika tailerrak emango ditu 2019-2020 ikasturtean, urritik maiatzera. Iaz harrera ona izan zutela eta, talde berri gehiago sortzeko aukera dago. Tokiak kontatuak dira. Izena eman daiteke jada (653 717 937; edorronsoro@gmail.com).












