2019/6/26

Hara!

Ordizia errugbi taldeko jokalariak, 'Gure Kasa' telebista saioan

Ampo Ordizia taldeko hainbat jokalari ETBko 'Gure kasa' telebista saioan izan dira, errugbiaz eta taldeak egindako denboraldi bikainaz solasean.

Bero bolada zakarra dator

Bero kolpeak 38º arteko tenperaturak ekarriko ditu gaur eta bihar artean. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du gaurko, eta alerta laranja biharko, "muturreko" tenperatura altuengatik.

Festak

San Pedro jaiak ospatuko dituzte Mutiloan, bihartik igandera bitartean

Ostiralean sagardo dastaketa egingo dute. Larunbat gauerako Tio Teronen Semeak taldearen 'Festamentua' dantza saioa eta Guri 5 taldearen kontzertua antolatu dituzte

Erresidentzietako grebalarien martxa ostiralean iritsiko da Goierrira

ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak 'Zaintza martxa' egiten ari dira, Gipuzkoan barrena. Etzi, Beasain eta Ordizia artean egingo dute protesta.

Bi ahizpa, helburu bakarra

Lide eta Amaia Erbina ordiziarrak maila handian ari dira Espainiako 7ko errugbi selekzioarekin. Lidek, Munduko Serieetako urteko jokalari hasiberririk onenaren saria jaso du. Helburua da Olinpiar Jokoetan aritzea dute orain:

Festak

Oilar-jokoa desager ez dadin, parte hartzeko deia egin die udalak gazteei

Bihar egingo dute Euskal Herria plazan, 19:00etan. 12 urtetik 18 urtera arteko neska-mutilek jokatu ahalko dute. Urtetik urtera parte hartzeak behera egin duela sumatu dute

Zumarragako plaza, haurrena

Haurrak dira urte osoan zehar Zumarragako plazari zuku gehien ateratzen diotenak. Jaietako haur parkea ireki dute bertan, eta gaur eta bihar ere zabalik egongo da

Zaldibian Gazte Festak ospatuko dituzte bihartik zapatura, 22. aldiz

Arkakusoaren jaitsierarekin hasiko du egitaraua Gazte Asanbladak, gaztetxean. Baltsa jaitsiera etzi da. Bi gautan musika saioak. Sagardo eta pilota, larunbaterako

OREk 20. Garagardo Festa egingo du, bihar hasita

Ordizia Rugby Elkarteak XX. Garagardo Festa egingio du, bihar hasi eta igandera arte. 22 garagardo desberdin eta jatekoa aukeran izango dira.

Zeraingo etxebizitza sozialetarako izena ematea zabalik

Zerainen egiten ari diren alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa