Ordizia errugbi taldeko jokalariak, 'Gure Kasa' telebista saioan
Ampo Ordizia taldeko hainbat jokalari ETBko 'Gure kasa' telebista saioan izan dira, errugbiaz eta taldeak egindako denboraldi bikainaz solasean.

Ampo Ordizia izan da Hego Euskal Herriko errugbi taldeen artean, denboraldirik onena egin duena. Aitzakia hori baliatuta, ETBko Gure Kasa saioak taldeko hainbat jokalari gonbidatu ditu. Errugbia ezagutarazteaz gain, taldekideen artean dagoen giro ona erakusteko ere balio izan du saioak.