Zeraingo etxebizitza sozialetarako izena ematea zabalik
Zerainen egiten ari diren alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Ekainaren 30ean amaitzen da gazteentzat eta adinekoentzat Zerainen egiten ari diren etxebizitza sozialetarako izena emateko epea. Lau apartamentu logela bakarrekoak dira, eta beste lau bi logelakoak; 90 eta 270 euro arteko alokairua izango dute. Informazioa gehiago nahi duenak, Zeraingo udalaren webgunera jo dezake, edo 943 80 17 24 telefono zenbakira deitu edo zeraindezagunfundazioa@gmail.com helbide elektronikora idatzi.