'Ez beti da ez', Zumarragako jaietarako abestia
Zumarragako festen atarian, herriko emakume talde batek 'Ez beti da ez' abestia egin eta bideoklipa grabatu du.

Zumarragako Santa Isabel jaiak badatoz, eta aurten ere eraso sexistarik gabeko jaiak izateko kanpaina egin dute. Herriko hainbat emakumezko musikarik eta dantzarik Alarma morea – Ez beti da ez izeneko bideoklipa grabatu dute, mota guztietako erasoen kontra eta festetan aske eta beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea defendatuz.