Baserri bideak konpontzen 921.000 euro inbertituko dira
Goierriko 18 udalerrik 28 bide konponduko dituzte. Foru laguntza, guztira 406.000 eurokoa jaso dute. Bidegorrien udal sarea garatzeko, beste 123.000 euro eskualdera
Goierriko udalek baserrietarako eta landa eremuko bideak konpontzen inbertsio garrantzitsua egingo dute, aurten ere. Guztira 921.336 euro erabiliko dituzte. Proiektu asko gauzatuta daude jada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren landa bideentzako diru laguntzak jaso dituztelako.
Laguntza-programara aurkeztutako eskualdeko 49 proiektuetatik 28k jaso dute foru finantzazioa: 406.546 euro (inbertsio osoaren %44). Udalerri batek, gehienez 35.000 euro jaso zezakeen. Denera 1,6 milioi dira.
Goierriko beste 21 proiektu laguntzetatik kanpora utzi ditu, bai gutxieneko puntuaketa lortu ez dutelako balorazioan, bai udalerriak beste proiektuekin jasotakoak kopurua gainditu duelako. 18 udalek jaso dute dirua. Proiektu handiena Olaberriak du, Altuneko industrialdetik herrigunera bide berria eraikiko duelako, 320.000 eurorekin.
Udal bidegorrietarako
Bidegorrien udal sarea garatzeko beste laguntza lerro bat ere atera du aldundiak, 150.000 eurorekin. 9 proiektuetatik 8 Goierrikoak dira, eta horien denen artean 123.595 euro jarriko ditu.
Berriak eraikitzeko jaso dute Legazpik (22.608 euro), Lazkaok (61.671), Ezkiok (9.561) eta Zerainek (7.609). Argiztatzeko Aramak (2.633), Sara bidea konpontzeko Ataunek (1.542), asfaltatzeko Itsasok (15.762) eta bide berderako Mutiloak (2.204).
Goierriko bideak berritze proiektuakAltzaga. Burnisagasti, 49.875 €. Denera inbertsioa: 49.875 €; foru laguntza: 34.912 €
Arama. AU-25, 13.400 /11.390
Ataun. Aldarreta, 26.987; Ustatxo zeharra, 18.851; Errondo, 12.342. Denera: 58.181 / 34.908
Beasain. Pagorriaga, 48.377; seinaleztapena, 28.917. Denera: 77.294 / 31.890
Ezkio. Zelaia-Etxezarreta, 31.613 / 22.129
Gabiria. Gorostarratzu-Gaztañaga, 20.108 / 14.076
Gaintza. Artxueta, 13.288 / 9.301
Idiazabal. Ormalatza eta Txara, 6.169; Korta erreka, 3.519. Denera: 9.688 / 5.813
Itsaso. San Lorentzo ermita, 19.777; Elorri, 9.605; Mendiguren, 8.865; Urkiolegi, 7.179. Denera: 45.427 / 31.799
Itsasondo. Lizardi, 46.863 /35.000
Lazkao. Lazkaomendi, 35.404 /19.472
Legazpi. Barrendiola-Mintegi, 14.567 / 8.011
Mutiloa. Agerre, 13.155; Agirieta, 2.788; Ugarte, 14.873. Denera: 30.817 / 23.545
Olaberria. Altune-herrigunea, 320.422 / 35.000
Urretxu. Beibakar, 17.466 /9.606
Zaldibia. Olakosai, 64.030 /35.000
Zegama. Gosategi, 14.653; Iruetxeta, 33.390. Denera: 48.043 / 31.024
Zumarraga. Leturiondo-Olarte, 24.843 / 13.664GOIERRI. 28 baserri bide. Inbertsioa denera: 921.336. Foru laguntza: 406.546 (%44).