Ingurumen lanketaren emaitza azalduz, oporrak
Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleek lehengo astean aurkeztu zizkien udalari Eskolako Agenda 21en landu duten Ingurumena zaintzen proiektuko emaitzak. HH5etik LH6rako maila guztietako ordezkariak joan ziren udaletxera, eta Eztitxu Mujika alkateak eta Mikel Luloaga zinegotziak hartu zituzten. Eskola eremuan egindako berrikuntzen xehetasunak ere eman dituzte haurrek.