N-1 errepideko bi adar itxiko dituzte Idiazabalen, Irungo noranzkoan
Asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00etara egingo da mozketa zorua konpontzeko lanak direla eta
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, datorren astelehen gaueko 22:00etatik astearteko 06:00etara N-1 errepidearen bi adar moztuko dituzte Idiazabal parean, Irungo noranzkoan. Zorua konpontzeko lanak direla eta, N-I-416-1-S eta 416-1-E bide-adarrak dira zehazki itxiko direnak uztailaren 1etik 2rako gauean.
416-1-S bide-adarra itxiko denez N-I-416 Idiazabal iparraldea lotunea hartu nahi duenak itzulbidea egin beharko du ezinbestean N-I-417A Olaberria lotunean 416-2-S bide-adarra hartzeko. Irungo noranzkoan 416-1-E bide-adarra hartu nahi duenak, berriz, 416-2-E irteera erabili beharko du N-I errepidea hartzeko, eta N-I-412 Idiazabal hegoaldeko lotunean itzulbidea egin. Desbideratzeak “behar bezala seinaleztatuko” dira.