Uztaila jolasez blai dator Itsasondon
Itsasondon hasi dituzte udaleku irekiak eta adin guztietako 30 bat ume ari dira aisialdirako ekintzetan parte hartzen.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/06/2019-06-28-p004_f02-1200x847.jpg)
Aste honetan hasi dituzte Itsasondon udaleku irekiak. Lau urtetik hasita, bosgarren maila arteko haurrek parte hartzen dute, eta aurten talde handia osatu dute. 30 bat haur daude eta egunero-egunero «ongi pasatzea dute helburu». Atzo, herriko plazan hainbat jolas egin zituzten goiz osoan zehar. Uztailaren 19a arte iraungo du udalekuak eta ekintza ugari egingo dituzte, irteerak besteak beste.