Zaintza martxaren bosgarren etapa igaro da Beasain eta Ordizia artean
Ordiziako Plaza Nagusian Adur Ezenarro alkateak harrera egin die erresidentzietako langileei.
Gipuzkoako erresidentzietako langileek Zaintza Martxa abiarazi zuten pasa den ekainaren 24an Donostian. Guztira sei etapa egingo dituzte Gipuzkoan barrena, lanean bizi duten egoera hobetze aldera. Gaur, Beasaindik abiatu dira, Kiroldegi ingurutik 10:00etan. Beasaingo kaleak zeharkatu ondoren Ordizia aldera abiatu dira. San Jose zahar egoitzaren paretik pasatu dira eta han geldialdia egin ondoren, Plaza Nagusira abiatu dira. Bertan, Adur Ezenarro alkateak eta udaletxeko hainbat zinegotziek, harrera egin zien plazan.
Bihar izango da Zaintza Martxaren seigarren eta azken etapa. Donostian izango da. Txaratik abiatuko dira 10:00etan eta Gipuzkoako Foru Aldundian bukatuko dute. Datorren astean ere egingo dituzte mobilizazioak. Izan ere, akanpada egingo dute Donostiako Boulevardean.