Jai giroa Santa Luzia auzoan
San Pedro eguna ospatzen dabiltza ezkiotarrak

Ezkioko Santa Luzia auzoan ekainaren 29a egun handia da. San Pedro eguna ospatzeko, egitarau luze-zabala prestatu dute.
Izazpe abesbatzak girotutako meza nagusiarekin hasi dute festa. Urteroko legez, Goruntz dantza taldeak ere saioa egin du eguardian, eta luntx herrikoia egiten ari dira orain.

Goruntz dantza taldeko haurren emanaldia
Arratsaldean haurrak izango dira protagonistak. Atzo hasitako futbolin txapelketako finalak jokatuko dira, eta puzgarriak ere egongo dira, nahiago dutenentzat. 18:00 aurrera, haur naiz helduentzako Herri Kirol probak egongo dira: txingekin, kaskara-jokoan, ingudearekin, trontzan eta aizkoran jardun beharko dute parte-hartzaileek. Herritarren arteko lehia osasuntsu bat sortzea da asmoa. Borobiltzeko, 19:30etan, toka lehiaketa ere egongo da.
Herri afaria egingo dute iluntzean indarrak errekuperatzeko. Iñaki eta Elorza trikitilarien dantzaldian egongo da afal-ostean, eta bingoa eta txokolate jana gaueko ordu txikietan.
Egitaraua:
11:00 | Meza nagusia Izazpe Abesbatzarekin. |
12:00 | Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa. |
12:30 | Luntx herrikoa. |
17:30 | Puzgarriak eta futbolin txapelketaren finala. |
18:00 | Herri Kirol desafioa. |
19:30 | Toka lehiaketa. |
21:00 | Herri afaria Santa Luziako plazan. |
Afal-ostean | Iñaki eta Elorza trikitilariak. |
Goizaldean | Bingoa eta txokolatea. |
Ezkio auzoka banatuta dagoenez, goiko herrigunean San Migel jaiak ospatzen dituzte eta Santa Luzia auzoko jai nagusiak sanpedroak dira.