Mercenarios, berriz ere
Mercenariosek irabazi du kuadrillen arteko Aiztonaga Txapelketako finala. Bikuinako futbol zelaiko harmailak bete egin dira.
Kamiseta koloretsuek hartu dituzte Legazpiko kaleak, Aiztonaga txapelketako finala eta bazkaria gaur izan baita. Sekulako giroa sortzen da, ia 400 lagun elkartzen baitira. Denera, 29 taldek hartu dute parte aurten, eta guztien artean onena Mercenarios taldea izan da.
Finala estu joan da: Tzelzik eta Mercenariosek bina amaitu dute arauzko denbora, eta luzapenean erabaki da partida. Mercenarios izan da, azkenean, baleko gola sartu duena, Tzelzik ausart jokatu duen arren. Iaz ere Mercenarios izan zen denetan onena. Hang Over taldeak lortu du, berriz, hirugarren egitea, hiru eta bat gailendu baitzaio Culebras taldeari.
Sailkapena:
1: | Mercenarios |
2: | Tzelzi |
3: | Hang Over |
4: | Culebras |
Azokan elkartu dira parte-hartzaile guztiak elkarrekin bazkaltzeko. Sari banaketa ere egin dute bertan: Guridi izan da golegile nagusia eta, Pagola Aiztonagako Tigrea, txapelketako jokalaririk onena. Aipagarria da inoiz baino neksa gehiagok hartu dutela parte aurtengoan. 69 izan dira denera; Rkr elektrotxaranga ari da uneotan kaleak alaitzen.