Odolkia ala buzkantza: Zumarragarrei jarritako proba
ETBk Zumarragan estreinatu du 'Karabana' telebista saioa. Buzkantzaren sekretuak azaltzeaz gain, herritarrei ere egin diete galdera.

Fama handia du Zumarragako buzkantzak, eta harrotasunez esaten dute zumarragarrek. Baina gai al dira odolkia eta buzkantza ezberdintzeko? ETBko Karabana telebista saio berrian egin dute froga, eta gehienek behinik behin, asmatu dute. Fernando Salegi harakinarekin ere izan dira, buzkantzaren sekretuak ezagutzen. Hona atzo emandako saioaren laburpen txiki bat: