Profesionaletara jauzi egin du Beñat Ibarguren palari lazkaotarrak
Sopelan jokatu du debuteko partida Ibai Perezekin batera. Innpala enpresak egin dio kontratua. Aste honetan hasiko den Kirol Txartela Masterrean jokatuko du
Beñat Ibarguren Oianguko palariak profesional mailara egin du jauzi. Pasa den astean Sopelan jokatu zuen partidan estreinatu zen. Innpala Baiko Pilota enpresaren parte den Innpala enpresarekin debutatu du.
Ordiziako Oiangu Pilota Elkarteko palariak maila polita erakutsi du azken urteotan. Hori horrela, Innpala enpresak kontratua egin dio hurrengo hilabe- teetarako. Ibarguren «oso pozik» agertu da, izan ere gutxi dira profesional mailan jokatzera iristen diren palariak.
Aurrelari lazkaotarrak Ibai Perezekin batera jokatu zuen Sopelan, bikote oso indartsu baten aurka, Pablo Fusto eta Xabier Ibargarairen kontra. Partida «ondo hasi» zuten Lazkaokoak eta haren bikoteak. Lehenengo zatia 10-8 bukatu zuten. Baina aurkariak esperientzia handiko palariak dira, eta haien nagusitasuna erakutsi zuten. 10-5 eta 10-3 izan ziren ondorengo emaitzak.
Hurrengo partida
Atzo goizean Donostian aurkeztu zuten Kirol Txartela Masterra eta bertan izan zen Ibarguren. Txapelketan parte hartuko du eta bihar, asteazkena, jokatuko du lehen partida, Urrutiarekin Atano III.a pilotalekuan 18:30ean hasita, Garate eta Andonegiren aurka













