Txilibutxofekoek asteburu pasa ederra egin dute Beizaman
Txilibutxof Aisialdi Taldeak asteburu pasako irteera egin dute Beizamara. 30 bat gaztetxo elkartu dira eta "oso balorazio positiboa" egin dute.

Beasaingo Txilibutxof Aisialdi Taldeak antolatuta, asteburu pasako irteera egin dute LH6ko eta DBHko 30 bat gaztek. Beizama aldean izan dira, eta besteak beste, Illaun mendira igo eta San Lorenzoko ermitako aterpean afari-merienda egin dute. Jolasak eta bestelako denborapasak ere ez dira falta izan, eta suaren bueltan erromeritxoa ere egin dute. Beizaman San Pedro jaiak ospatzen dituzte gainera, eta herritarrek antolatutako dantzaldian ere hartu dute parte.
Txilibutxof Aisialdi Taldekoek “oso balorazio positiboa” egin dute irteeraren inguruan, eta herriko gazteak animatu nahi izan dituzte horrelako ekintzetan parte hartzera. Begirale lanak egiteko boluntarioak ere ongi etorriak izango direla azaldu dute.
Egin klik beheko irudian argazki galeria osoa ikusteko: