Aritz Egeak minutu eta 20 segundotan ondu du Maioraren marka
Aritz Egea korrikalari urretxuarrak 85 minutu eta 09 sengundotan bukatu du Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka, Maiorak 1978an jarritako marka onduz.
Marka egin du Egeak. Proba bizi eta estu baten ondoren, Iñaki Maiorak 1978an jarritako marka ondu du. Urretxuarrak 1.25:09ko denbora behar izan du Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidea osatzeko, Maiorako baino minitu eta 20 segundu gutxiago.
Gorakoan egin du partzialik onena Egeak, eta Txindoki gainera iritsi denerako, 3 minutu eta 21 segunduko aldea zeraman. Bazekien ordea, beherakoan Maiorak egindako denbora ontzea oso zaila izango zela. Korrikako zatian, Larraitzera arte 2 minutu eta 42 segundu galdu ditu Maiorarekiko, baina bizikletan atzera ere errekuperatu egin du, kasik minutu bat.
Jendetza bildu da Ordizian eta baita ibilbidean zehar ere, proba jarraitzeko. Tximistako aldapan eta Txindokiko gailurrerako azken metroetan ere zaleen animoak jaso ditu Egeak, eta denei eskertu nahi izan die emandako babesa, probaren amaierab. Proba aurretik egin zuten Rezola eta Maiora izan ditu gogoan, eta baita Alejandro Egea aitona ere. Bukaeran, Maiorak jantzi dio txapela Egeari, erreleboa irudikatuz. Hura ere pozik agertu da, marka ondu duena Egea izan delako. Tximista sagardotegiak, bere pisua sagardotan eman dio korrikalari urretxuarrari; 62 kilo pisatu ditu proba amaitu berritan.
Denborak: Egea Maiora
- Ordizia – Larraitz: 16:56 17:54
- Larraitz – Txindoki 39:20 41:43
- Txindoki – Larraitz 18:12 15:30
- Larraitz – Ordizia 10:41 11:35
- DENERA 85:09 86:28