Aritz Egearen Txindokiko marka saiakera, iruditan
Ordizia-Txindoki-Ordizia arteko marka berria jarri du Aritz Egea mendi korrikalari urretxuarrak. Proba ikusgarria izan da, eta irudi ederrak utzi ditu.
Berrogeita bat urteren ondoren, Ordizia-Txindoki-Ordizia probak marka berria du. Aritz Egeak minutu eta 20 segundotan ondu du 1978an Iñaki Maiora ormaiztegiarrak jarritakoa. Aurretik, Juan Jose Rezolak ere egin zuen, 1953an. Egeak 85 minutu eta 09 segundu behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bizikletako zatian eta Txindokiko tontorrera korrika egin beharrekoan atera dio aldea Maiorari; beherakoan ormaiztegiarraren denboratik urruti ibili da, baina beste hiru zatietan ateratako errenta nahikoa izan du.
Denborak: Egea Maiora
- Ordizia – Larraitz: 16:56 17:54
- Larraitz – Txindoki 39:20 41:43
- Txindoki – Larraitz 18:12 15:30
- Larraitz – Ordizia 10:41 11:35
- DENERA 85:09 86:28
Marka saiakerak ikusmin handia sortu du, eta asko izan dira Ordiziara nahiz ibilbideko puntu ezberdinetara gerturatu diren zaleak. Zuzeneko emisioak ere jarraitzaile ugari izan ditu, youtuben, sare sozialetan eta hainbat komunikabidetan –tartean Hitza–. Hau da egunak utzitako irudi bilduma: