Arrieta jatetxea eta lauburu berezia, azken 'OlaBerria'-n
OLABERRIA // Olaberriko herritarrek eta udalak argitaratzen duten OlaBerria aldizkariaren 6. zenbakia kalean da. 20 orrialdetan barrena, herriko taldeek eta erakundeek egindako jardueren berri ematen da. Artikulu nagusia Olaberrian 1930ean aurkitutako lauburu berezi bati buruzkoa da. Euskal abertzaletasunak XX. mende hasieran zabaldu zuen lauburu hori, eta esvastika itxura dauka. Arrieta jatetxearen historiaz eta hango emakumeen lanaz egin dute erreportajea.