Jon Aizpuru beasaindarrak errekor berria ezarri du Ehunmilak Ultra Trailen
Ehunmilak Ultra Trailko irabazlea 16:30ak baino lehen sartu da helmugan. 22:21:54ko denbora egin du eta horrekin, aurretik Javi Domingezek 2017an ezarri zuen errekorra hobetu du bederatzi segunduan. Domingez dator bigarren ia ordubetera eta hirugarren dator Unai Dorronsoro,beasaindarra hau ere, ordubete eta 45 minutura.
Jon Aizpuru beasaindarrak errekor berria ezarri du Ehunmilak Ultra Trailean. Aurretik Javi Domingezek 2017an lortutako denbora bederatzi segundoan hobetu du. Azkeneko metroak, emozio handikoak izan dira. Marka berri horrekin, aurtengo edizioan hobetutako hirugarren marka da. G2H-n ere hobetu dira aurretik ezarrita zeuden bi markak, beraz esan daiteke, 10. edizioa errekorrena dela.
Aizpuru 2016an hirugarren izan zen podiumean eta 2017an bigarren. Aurten, bera izan da lasterketako azkarrena. Gainera lehenengo aldia da beasaindar batek lasterketa luzeena irabazten duela. Atzo arratsaldean lasterketa abiatu eta lehenengo postuetan jarri zen. Mandubian, lehenengo kontrol puntuan, lehena pasatu zen eta horretan mantendu da lasterketa osoan.
Atzetik, azkeneko lau edizioetako irabazlea, Javi Domingez ia ordubetera dator. Hirugarren tokian berriz beste beasaindar bat, Unai Dorronsoro, ordubete eta 45 minutura.