Jon Aizpuru eta Ewa Majer lasterketa buruan doaz Ehunmilak ultra trailean
168 kilometroko probaren errekorrak hobetzeko bidean dira bi korrikalariak. Gizonezkoetan Javi Dominguez doa bigarren eta Unai Dorronsoro beasaindarra hirugarren. Emakumezkoetan, Elena Calvillo eta Jaione Sasieta goierritarrak doaz bigarren eta hirugarren postuetan.
Jon Aizpuru beasaindarrak Ehunmilak lasterketa buruan jarraitzen du eta bigarren eta hirugarren doazen Javi Dominguezi eta Unai Dorrosorori gero eta alde handiagoa ateraz. Javi Dominguezek 2017. urtean jarritako errekorra (22:22:03) hobetzeko bidean da beasaindarra. 16:00ak aldera helmugara iristea aurreikusten da.
Ewa Majer poloniarra ere hasiera-hasieratik sailkapen buruan doa, eta errekorra hobetzeko aukerarekin. Etzegarate bidean doa. Emakumezkoen errekorra Nerea Martinezek jarri zuen 2011n, 28:00:56.
Bigarren emakumezkoa Beasainen bizi den Elena Calvillo ordiziarra doa, eta Txindoki pasata, Lizarrusti bidean da dagoeneko; eta hirugarrena, Jaione Sasieta itsasoarra, Amezketa pasata, Txindokira bidean.