Jon Aizpuruk, Javi Dominguezek eta Unai Dorronsorok osatu dute lasterketa luzeko podiuma
Iaz podiuma osatu zuten gizon berdinak dira aurtengo lehen hiru sailkatuak.

Bi beasaindarrek eta gasteiztar batek osatuko dute aurtengo Ehunmilak Ultra Trailko podiuma. Jon Aizpuru izan da azkarrena, lasterketa bikaina egin ondoren eta errekor berria ere lortu du (22:21:54). Bigarren, Javi Dominguez (23:05:26) gasteiztarra izan da eta hirugarren, Jon Dorronsoro (23:50:52) beasaindarra sartu da helmugan. Iaz podiumera igo ziren hiru gizonek errepikatuko dute aurten podiuma beraz.
Emakumeen artean Ewa Majer doa lehena eta 21:30ak inguruan espero dute Beasaingo helmugan.