Jon Azpiroz berastegiarrak irabazi du G2H-a, marka berria jarrita
2016an Dani Agirrek jarritako marka zortzi minutuan hobetu du berastegiarrak. Ibarrako Goar Lopetegik eta Iruñeako Alvaro Ramosek osatu dute gizonezkoen podiuma. Gau freskoa izan badute ere, gau giro ederra izan dute korrikarako. Lehenengo goierritarrak Jon Mendizabal ormaiztegiarra eta Endika Mantekon segurarra izan dira. Jon Azpirozen esanetan, jendetza dago mendietan korrikalariak animatzen.
10. Goierriko Bi Handiak lasterketako irabazlea Berastegiko Jon Azpiroz izan da (10:01:51), eta bere atzetik sartu da Ibarrako Goar Lopetegi (10:21:31). Hirugarren postuan, Iruñean bizi den Alvaro Ramos (10:38:13) iritsi da . Honela, Azpirozek 8 minutuan hobetu du 2016an Dani Agirrek egindako denbora.
Goierritarrei dagokionean Jon Mendizabal ormaiztegiarra eta Endika Mantekon segurarra elkarrekin datoz azken kilometroetan.
Gau freskoa izan dute korrikalariek, baina arazorik egiten dira 88 kilometroak.
Jon Azpirozen esanetan, jendetza dago mendietan korrikalariak animatzen.
Emakumezkoak
Emakumezkoetan Uxue Fraile donostiarra doa lehenengo postuan eta Amaia Otxoa bigarrenean. Hirugarren Irungo Elisabet Ursua doa. Goierritarren artean, Sonia Reyes beasaindarra doa lehenengo, seigarren postuan.