Jon Mendizabal, Endika Mantecon eta Iker Iztueta, G2Hko lehenengo goierritarrak
Mendizabal ormaiztegiarra eta Mantecon segurarra elkarrekin sartu dira helmugan, sailkapen orokorreko 5. eta 6. postuan. Zortzigarren postuan sartu da hirugarren goierritarra: Iker Iztueta segurarra.
Goierriko Bi Handiak lasterketako lehenengo hiru goierritarrak iritsi dira dagoeneko Beasaingo Loinazko San Martin plazara. Jon Mendizabal ormaiztegiarra eta Endika Mantecon segurarra elkarrekin sartu dira helmugan, sailkapen orokorrean, 5. eta 6. postuan, 11:13:00 denbora osatuz.
Hirugarren goierritarra beste segurar bat izan da: Iker Iztueta, 8. postuan (11:32:25).